Gure eskolaren bloga

2006/11/28

Urdaibai

Azaroaren 16 an urdaibaira joan ginen ikasle guztiak,10:30 aldera iritsi ginen. Bertan gidari batek urdaibaiko mapa erakutsi zigun, ondoren bertako landeredi eta animalien berri eman zigun.
Bazkaltzera Gernikako azokara joan ginen euri asko egiten zuelako, bazkalondoan Gernikako arbola eta bere inguruak ezagutu genituen. Bertan argazki asko atera, autobusean sartu eta etxera iritsi ginen
poz-pozik.

2006/11/23

AIZARNA

Azaroaren 8 an Arroakoak, Aizarnazabalkoak eta Oikiako ikasleak aizanara joan ginen bertako ikasleekin elkartzera. Goizean herri kirolak egin genituen eguardian denok elkarrekin parkean bazkaldu genuen eta arratsaldean jolastu eta mendi buelta. Egun ona izan zen beste eskolako umeekin hitzegiten eta jolasten egon ginelako.Oso ondo pasa genuen.Beraiekin abenduaren 1ean Donostira joango gara,berriro elkarrekin egongo gara.Bai ondo!!!

2006/11/17

kaixo denori,Esti naiz Durangotik, zer moduz zabiltzate?Ni hemen ikasi eta ikasi.Asko gustatzen zait blogean egiten ari zareten lana, segi horrela!!!!!!

kaixo denori, zer moduz zabiltzate?Ni hemen ikasi eta ikasi.Asko gustatzen zait blogean egiten ari zareten lana, segi horrela!!!!!!

2006/11/14

Enritz. Aurkezpena.
Ni Eneritz Sarasua naiz. 1997ko otsailaren 27an jaio nintzen Donostin. Ni neska altua naiz eta indartsua naiz. Ile luzea eta marroia daukat. Aurpegi luzea eta zabal xamarra. Aho txikia eta sudur txikia dut. Asko gustatzen zait kalera joatea.

Iñaki. Aurkezpena.
Ni Iñaki Aizpurua naiz. 1998ko urriaren 27an Donostian jaio nintzen. Altua naiz eta argala, begi berdeak ditut eta belarri txikiak eta sudur txikia dut. Mutil jatorra naiz eta txirrindularitza gustatzen zait. Gaur egun Oikian Olalde baserrrian bizi naiz.

2006/11/10

AIZARNA L.H. IRTEERA

Azaroaren 8an lau eskola txiki elkartu ginen Aizarnan. Aizarna, Arrua, Aizarnazabal eta oikiakoak elkartu ginen. EDERKI PASA GENUEN!!!


2006ko azaroaren 10a

Unaien aurkezpena

Ni Unai naiz eta Oikiako eskolan nabil. 4. mailan ari naiz ikasten Otzago Baserrian bizi naiz eta animali asko ditut ardiak eta txakurrak. Txakurrak Bizkai eta Bizkor dute izena . Eta gelako ikaskideak beraien laguna naizela esaten dute.

2006/11/07

2006ko Azaroaren 7a

Fantaren aurkezpena


Ni 5. mailako ikasle bat naiz, Fanta dut izena, Oikian bizi naiz eta bertako eskolara joaten naiz ikastera. Zortzi urte daramat Oikian bizitzen, baina Senegalen jaio nintzen. Nik bi anaia dauzkat eta 10 urte ditut. Nire amak mota askotako trentzak egiten dizkit, horrela orrazkera desberdinak eramaten ditut. Nire etxea fabrika baten alboan dago, 50 zenbakia du ni bizi naizen etxeak. Bi urte neuzkanetik ez naiz Senegalera joan, baina aurten joango naiz nire ama eta bi anaiekin, han gure aiton-amonak, osa-izebak, eta lehengusu-lehengusiñak ikusiko ditugu. Nik ile beltza daukat, begi handi ederrak eta ezpain harro, gorriak. Benetan polita naizela diote denak.

2006ko azaroaren 7a

Koldoren aurkezpena

Ni koldo naiz eta 4. garren mailan nago. Orain bi txakur ditut, txakur horietako batek pilota bota ezkero berriro bueltan ekartzen dit. Ni orain esku pilotan apuntatu naiz, kirola egitea asko gustatzen zait jolastea ere bai.
Eskolan asko ikasten dut.
Laister nire urte betetzea da azaroak 26an 9 urte egingo ditut, poz-pozik nago.

2006ko azaroaren 7a

Beñaten aurkezpena

Ni Beñat naiz Torrontegi baserrikoa, animalia pila bat ditut: zakurra,katua ,auntza,ardia,konejua,oiloa,behia,zaldia. Balomanon ibiltzen naiz. Pila bat gustatzen zait portero izatea. Astelehenean pelotan jokatzen hasiko naiz.
Ganbaran Renault 10 bat dut.
Igandean Jaizkibeleko igoerara joan nintzen eta Aranburuk izugarrizko espektakuloa eman zuen "Mofik" ere bai.

2006ko azaroaren 7a

Ni Ainhoa naiz:

6. mailan nabil eta Oikiako eskolan ikasten dut. Ni nire gelako neskarik zaharrena naiz, neska-mutil guztietatik altuena.
Zumaian 6. mailako eskubaloi taldean apuntatu naiz eta gure taldeak "Palomitak" izena du.
Ilea oso luzea eta horixka dut, begi berdeak ditut, alaia eta langilea naiz gainera.
Loreak asko gustatzen zaizkit hori dela eta nire etxea lorez beteta daukat.
Bidaiatzea asko gustatzen zait, herri asko ezagutzen ditut iadanik: Paris, Amurrio, Lille...

2006ko azaroaren 7a

Asierren aurkezpena

Ni Oikiako eskolan dabilen mutil bat naiz, Asier izena dut oso bihurria naizela diote guztiek.
Kirola gustuko dut, begi berdeak eta ile rubioa ditut.
Motorrak gustuko ditut, badut bat baina 50cc bakarrik ditu handiago bat edukiko nuke.
Euskadi ondoren Italia da gustokoen dudan nazioa.

2006/11/06

Irene. Aurkezpena.
Ni Irene Martin Blanco naiz. 1933ko abuztuaren 16an jaio nintzen Donostin. Nahiko altoa naiz eta nire begiak urdinak eta berdeak dira. Ile luzea daukat eta marroia. Jolastea asko gustatzen zait. Lau txakur dauzkat, eta asko maite ditut. Baita ere katu bat dut eta asko maite dut. Gaur egun Oikian bizi naiz Aila Enea etxean.

Ibai. Aurkezpena.
Ni Ibai Etxabe Elezgarai naiz. 1999.ko uztailaren 7an jaio nintzen Gipuzkoako
Zumaiako Oikia auzoan. Ni mutil altoa eta indartsua naiz. Begiak berdeakditut.
Kirola egiten dut. Eta mendira joaten naiz batzuetan. Aitari baratzean laguntzen diot.
Jateko makarroiak guztatzen zaizkit. Gaur egun Oikian baserrian bizi naiz.

Sambou.Aurkezpena.
Ni Sambou Diaby naiz. 1999ko maiatzaren 2an jaio nintzen,Iruñean.
Beraz orain 7urte ditut.Beltzarana eta nahiko argala naiz, ilea motz motza dut eta begiak beltzak ditut. Nire aitaren izena Mamadou da eta nire amaren izena Sire da. Gaur egun Oikian bizi naiz, eta nire helbidea Aila Enea Behea da.

Oskar. Aurkezpena.
Ni Oskar Fernandez Perez naiz. 1999ko abenduaren12an jaio nintzen Gipuzkoako Zumaia herriko Oikia auzoan. Mutil sendoa eta altua naiz, ilea beltza dakat eta mutiko jatorra naiz. Eta berdura asko jaten det eta indartsua jartzen naiz. Gaur egun Oikian bizi naiz.

2006/11/03

Kaixo adiskideok:
Gu 4.5.6. mailako ikasleak gara eta Oikiako eskolan ikasten dugu. Sei ikasle gara, bi neska eta lau mutil. Gure gela ez da oso handia baina nola edo hala kabitzen gara, oso argitsua da hiru leiho baititu. Udaran bero asko egiten duenez bentiladore bat daukagu. Gelaren kanpoko aldetik, bi leihotik oso hurbil, pikondo eder baten adarrek itzala ematen digute eguzkia dagoenean, udaberrian eta udazkenean batez ere. Gelan hiru landare dauzkagu eta guk zaintzen ditugu.