Gure eskolaren bloga

2007/06/12





SAN MIGEL TXIKI


Maiatzak 8 an Aizarnazabalera joan ginen San Migel txikiko herri kirolak egitera. Bertan Arroa, Aizarna, Aizarnazabal eta Oikiako eskolako ikasleak elkartu ginen. Esku pilotan, pala, korrika eta xakean parte hartu genuen.


Oikiara dominez gain, bi kopa ekarri genituen!! Aizarnazabalgo ikasleen gurasoek merienda goxoa eman ziguten. Eskerrik asko Aizarnazabalkoei egun polit horregaitik.







Ikasturte amaierako jaialdia






Maiatzaren 31ean ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen.



Lehenik 4.5. eta 6. mailako ikasleok "Obrako jubilatuak" izeneko bertso emanaldia egin genuen.



Ondoren haur hezkuntzakoek kanta batzuk kantatu eta dantzatu zituzten.



Gero 2. eta 3. mailakoek "Maiteren Panpina" izeneko antzerkia antzeztu zuten, jaialdia alaituz.



Bukatzeko guk "Atrakoa" izeneko antzezlana antzeztu genuen.



Azkenik opari moduan 6. mailakoei sorpresa txiki bat eman ziguten guretzat bereziki asmatutako bi bertso kantatuz, eta goseari aurre egiteko guraso elkartekoek txokolatada prestatu ziguten denontzat.






Primeran pasatu genuen!!!!!