Gure eskolaren bloga

2007/05/10






Bertsogintza jaialdia: Joan zen astelehenean, maiatzak 7, bertso jaialdia ospatu genuen Zumaiako Aita Mari zineman, Oikia eta Zumaiako ikastetxeetako 5. 6. mailako ikasle guztiek hartu genuan parte.
Oikian gutxi garenez 4. mailakoek ere gurekin izan ziren.
Bertso gai ugari aurkeztu ziren: Drogari buruz, zirkoko komeriak, Australiara bidaia...
Guk gai xelebre bat aukeratu genuen: Obretara jubilatu batzuk joaten omen dira " ingeneritza lanak egitera " eta dirudienez obretako langileek bidali egiten dituzte.
Sei pertsonai izan ginen: Bi jubilatu, emakumezkoa eta gizonezkoa, kubana bat, jubilatuaren neska laguna eta hiru langile.
Jendeak parre asko egin zuen, oso polita izan zela ikusle askoren esanez.

2007/05/04


ASKIZUKO IRTEERA




Oikiako ikasleak martxoak 28-29an Azkizun egon ginen bi egu eta gau bat pasatzen.

Lehenengo egunean ,goizean, Nerea monitoreak lagunduta "aparejoak" egin genituen.Eta euria ari zuenez, bertan aterpean bazkaldu genuen.




Bazkaldu ondoren, Zumaira oinez eta mendiz jeitsi ginen, portura. Lehendabizi txalupan ibili ginenportuan eta itsasora ere irten ginen.Eta gero, aparejoekin arrantzan egin genuen."zorte txarra" izan genuen arrai bat bera ez genuen arrapatu.
Ondoren Askizura autobuzez igo ginen.



Onena afaldu eta gero etorri zen "estriptis" egin genuen eta parranda galanta.Amaiak ipuina kontatu zigun.
Hurrrengo egunean Getariara autobusez jeitsi ginen eta elkanon istorioa ikasi genuen eta jokuak
egin genituen.Bazkaltzera Askizura igo ginen berriro eta ederki egon ginen gurasoak etorri arte.
BERRIRO JOATEKO PREST GAUDE!!!!