Gure eskolaren bloga

2006/11/07

2006ko azaroaren 7a

Ni Ainhoa naiz:

6. mailan nabil eta Oikiako eskolan ikasten dut. Ni nire gelako neskarik zaharrena naiz, neska-mutil guztietatik altuena.
Zumaian 6. mailako eskubaloi taldean apuntatu naiz eta gure taldeak "Palomitak" izena du.
Ilea oso luzea eta horixka dut, begi berdeak ditut, alaia eta langilea naiz gainera.
Loreak asko gustatzen zaizkit hori dela eta nire etxea lorez beteta daukat.
Bidaiatzea asko gustatzen zait, herri asko ezagutzen ditut iadanik: Paris, Amurrio, Lille...