Gure eskolaren bloga

2006/11/03

Kaixo adiskideok:
Gu 4.5.6. mailako ikasleak gara eta Oikiako eskolan ikasten dugu. Sei ikasle gara, bi neska eta lau mutil. Gure gela ez da oso handia baina nola edo hala kabitzen gara, oso argitsua da hiru leiho baititu. Udaran bero asko egiten duenez bentiladore bat daukagu. Gelaren kanpoko aldetik, bi leihotik oso hurbil, pikondo eder baten adarrek itzala ematen digute eguzkia dagoenean, udaberrian eta udazkenean batez ere. Gelan hiru landare dauzkagu eta guk zaintzen ditugu.