Gure eskolaren bloga

2006/12/20

AKUARIUMA IRTEERA
Oikiako 2. eta 3. mailakoek abenduan "Itsasoa" gaia landu dugu.Gaiarekin lotuta hainbat ekintza gin ditugu: Txanelako gaian, piratak,baleak nola arrapatzen zituzten, nabigatzaileak... ikasi ditugu. Honekin lotuta Itsasminez ipuina kontatu eta antzeztu ziguten.
Baina ekintza politena Akuariumera joatea izan zen. Akuariumean arrainak ikusi genituen:antxoa,tiburoia,dordoka,uretako izarra,manta arraina,eta beste hainbat arrain ikusi genituen . Egun hartan itsas museora ere joan ginen eta han itsasontziak ikusi genituen. Oso egun ona pasa genuen ,Arruakoak eta Aizarnakoak ere gurekin etorri zirelako. Hurrengoan nora joango ote gara elkarrekin!!

2006/12/04


ZABORRA ZERO: Urriaren amaieran Oikiako Herri Eskolako lehenengo jangela iriki genuen, gure asmoa bertan zaborra zero lortzea da. Papera, beira, tetrabrik... berziklatzen ditugunez konpostadora jartzea erabaki dugu ikastetxeko lur inguruan. Orain hondakinak botatzen hasi gara, une berean ikasten ari gara zer egin behar dugun konposta lortzeko.


DONOSTIARA IRTEERA: Abenduaren 1ean Donostiara joan ginen. Oikia, Aizarna eta Arroako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak.
Lehenik Aquarium-era joan ginen eta han arrain asko ikusi genituen, batzuk ikutu ondoren bertan dagoen sala handi batean sartu ginen, han arrain tropikalak ikusten ari ginen bitartean musika lasaigarria entzun genuen.
Gero Itsas Museoa bisitatu genuen, miniaturazko ontziak eta garai bateko ontzi olen berri izan genuen.
Miramongo Parkean bazkaldu eta bertan dauden zenbait tresnekin jolastu genuen, jolas horietako bat urezko errubera bat zen.
Azkenik Haize Orrazira joan ginen han oso ondo ibili ginen haize eta olatuekin.