DONOSTIARA IRTEERA: Abenduaren 1ean Donostiara joan ginen. Oikia, Aizarna eta Arroako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak.
Lehenik Aquarium-era joan ginen eta han arrain asko ikusi genituen, batzuk ikutu ondoren bertan dagoen sala handi batean sartu ginen, han arrain tropikalak ikusten ari ginen bitartean musika lasaigarria entzun genuen.
Gero Itsas Museoa bisitatu genuen, miniaturazko ontziak eta garai bateko ontzi olen berri izan genuen.
Miramongo Parkean bazkaldu eta bertan dauden zenbait tresnekin jolastu genuen, jolas horietako bat urezko errubera bat zen.
Azkenik Haize Orrazira joan ginen han oso ondo ibili ginen haize eta olatuekin.
0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home