Gure eskolaren bloga

2007/03/20

MARTXOAK ZORTZI: Emakumeen eguna.

Klara Zetkin alemaniar femenistak egun hau izendatu zuen 1911. urtean emakumeen egun bezala. Garai hartako emakumeak zera eskatzen zuten:

· Bozkatzeko eskubidea.
· Etxetik kanpo ere lana egin ahal izatea.
· Gizonezkoen soldata berdina izatea.
· Kargu plublikoetan egotea.

Gaur egun bozkatu, unibertsitatera joan edo beste zenbait lorpen eskuratu ditugu arren, oraindik ere gizarteko zama asko gure gain ditugu: etxeko lanak, haurren zaintza...
Poliki-poliki emakumeak eskubide osoko pertsonak izatera iritsiko gara.

2007/03/19




OIKIA IÑAUTERIETAN

Kaixo lagunok:

Inauteri egunean denok batera jangelan bazkaldu genuen. Ondoren jolastu eta eskolara bueltatu ginen Txatxos mozorrotzera; gona zuria, abarkak, alkondara koloretsua eta lastozko txapela koloretako zintekin jantsi genituen. Ze dotore geunden denok!!!
Gero frontoira joan, eta gurasoen aurrean dantzatu genuen. Amaitzeko, Elvi bentrilokuoa etorri zen bere lagun panpinekin. Lehertu arte egin genuen barre!!!

2007/03/05



IMANOL AZKUE IDAZLEA OIKIA ESKOLAN

Otsailaren 8- an, Imanol Azkue idazle Zumaiarra gure eskolara etorri zen gurekin hitzegitera. Bere ipuinak ezagutzeaz gain, marrazkiak eta jolasak egin genituen. oso ondo pasa genuen berarekin. Eskerrik asko Imanol arratsalde atsegin harengatik.




2007/03/01



Iturenengo Inauteriak:

Urtarrilaren 29an Iturenera joan ginen bertako inauteriak ezagutzera. Paisai zoragarri bat ikusi ahal izan genuen den-dena elurturik baitzegoen
Hara Aizarna, Aizarnazabal, Arrua eta Oikiako ikasleak joan ginen autobusez. Bertara iritsi ginenean zanpantzarrak nola janzten ziren ikusi genuen.
Beraien atzetik ibili ginen Iturengo kaletan zehar. Gero zubitxo bat igaro ondoren, tontor batean Zubietatik zetozenekin elkartu ginen.
Plazan karrozen desfilea ikusi genuen; horietako batek "Iturengo hiltegia" zuen izena eta bertan zerri bat zeramaten. Plazaren erdian geratu zirenean karrozan zihoazten mutilek mahaia eta ontzi bat atera zituzten. Bapatean, zerria mahai gainean ipini eta bertan hil zuten. Honek ikaragarrizko kurrizkak bota zituen. Azkenik aberearen tripakiak hartu eta inguruko jendea zirikatzen ibili ziren.
Denok ikasle eta irakasleok oroimen eder batekin etorri ginen.