Gure eskolaren bloga

2006/11/07

2006ko Azaroaren 7a

Fantaren aurkezpena


Ni 5. mailako ikasle bat naiz, Fanta dut izena, Oikian bizi naiz eta bertako eskolara joaten naiz ikastera. Zortzi urte daramat Oikian bizitzen, baina Senegalen jaio nintzen. Nik bi anaia dauzkat eta 10 urte ditut. Nire amak mota askotako trentzak egiten dizkit, horrela orrazkera desberdinak eramaten ditut. Nire etxea fabrika baten alboan dago, 50 zenbakia du ni bizi naizen etxeak. Bi urte neuzkanetik ez naiz Senegalera joan, baina aurten joango naiz nire ama eta bi anaiekin, han gure aiton-amonak, osa-izebak, eta lehengusu-lehengusiñak ikusiko ditugu. Nik ile beltza daukat, begi handi ederrak eta ezpain harro, gorriak. Benetan polita naizela diote denak.