Gure eskolaren bloga

2007/05/10






Bertsogintza jaialdia: Joan zen astelehenean, maiatzak 7, bertso jaialdia ospatu genuen Zumaiako Aita Mari zineman, Oikia eta Zumaiako ikastetxeetako 5. 6. mailako ikasle guztiek hartu genuan parte.
Oikian gutxi garenez 4. mailakoek ere gurekin izan ziren.
Bertso gai ugari aurkeztu ziren: Drogari buruz, zirkoko komeriak, Australiara bidaia...
Guk gai xelebre bat aukeratu genuen: Obretara jubilatu batzuk joaten omen dira " ingeneritza lanak egitera " eta dirudienez obretako langileek bidali egiten dituzte.
Sei pertsonai izan ginen: Bi jubilatu, emakumezkoa eta gizonezkoa, kubana bat, jubilatuaren neska laguna eta hiru langile.
Jendeak parre asko egin zuen, oso polita izan zela ikusle askoren esanez.